Bihar goizeko 11:30etan 500 kizki-lagun bildu nahi dira Errenterian, Kizki Egunean. Astigarragako Goldea elkartea hasi zen Kizki Eguna antolatzen 2009an, eta ordutik, Oiartzun, Goizueta, Hernani, Donostia eta Usurbilen egin da. Kizki-lagun gehien bildu dituen herria Hernani izan da orain arte, 436 lagun elkartuta. Datorren urtean, Astigarragako Goldea Elkarteak hartuko du, berriro, Kizki Eguna antolatzeko testigua, eta 1.000 lagun elkartzea izango du erronka.