Kexa eta bi mozio, gaurko Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Goizeko 09:30etan egingo da Plenoa udaletxeko areto nagusian, eta bost puntu izango dituzte aztergai: aktak onartzea; partehartze, informazio eta gardentasun ordenantza urratu izanagatik kexa; bateragarritasun eskaera; garraio hiriari buruzko mozioa; eta errefuxiatuen inguruko mozioa. Ondoren, galdera eta eskarietarako tartea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!