Astigarragako 7 sagardo lehian, Euskal Herrian

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak berreskuratu egin nahi izan ditu 1967tik aurrera egiten hasi ziren sagardo txapelketa herrikoiak.
Horrela, irailaren 26an Euskal Herriko aurreneko Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo da Azpeitian, eta bertan hartuko dute parte As­ti­ga­rragako 7 sagardok. Datorren urtetik aurrera, txapelketa herrikoiak herriz herri egitea da asmoa.

Afari txartelak salgai
Sagardo Txapelketa Herri­koieko epaileak, noski, herritarrak izango dira. Horre­tarako, afari bat antolatu da irailaren 26rako, eta sarrerak salgai daude 30 eurotan Azpeitiako Pastorkua jatetxean eta Iraurgi saskibaloi taldeko tabernan, eta Gipuz­koako Sagardogileen Elkar­tean, Astigarragan (943 33 68 11 telefonoan).
Afariko jakiak sagardoarekin jateko egokiak direnak izango dira, Eusko Label eta bertako produktuetan oinarritutakoak.

Zortzi sagardo, finalera
Afaltzen hasi orduko izango da aukera sagardoak dasta­tze­ko. Jendea lau multzo haunditan banatuko da eta zozketa bidez egokitutako sagardoak probatuko ditu. Puntuazio haundiena lortzen duten 8 sagardoek egingo dute aurrera, eta horiek, bertaratutako guztiek dastatuko dituzte.
Astigarragako sagardo partehartzailea izango dira: Astarbe, Bereziartua, Irigoien-Herrero, Larrarte, Lizeaga, Petritegi eta Rezola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!