«Konformatzeko adina egin dut dagoeneko, baina ahal dudan urrutien iritsi nahi dut»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Sailkapen fasean egindako lan onaren saria jasoko du bihar, Eli Pagola bertsolari ereñotzuarrak. Gipuzkoako Txapelketa Nagusian estreinatuko da, final zortzirenetako saioan, Beasain­go Usurbe antzokian. 17:30etan izango da, eta sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus web orrian. Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Manzisidor eta Beñat Iguaran izango ditu ondoan.
Nerbio batzuk badituela onartu du Pagolak, «baina kan­tatzeko gogo haundia ere bai. Aste luzea izan da hau. Duela bi aste oso urruti ikusten nuen, baina hurbildu ahala, motibazioa gero eta haundiagoa izan da».

«Ez dut itxura gabeko saio batekin bukatu nahi»
Egindako lanarekin gustora geratu nahi du Pagolak, ezer baino gehiago: «konformatzeko adina egin dut dagoeneko, baina ez dut konformatu nahi. Ahal dudan urrutien iritsi nahi dut, eta ondo arituz gero, ez da ezinezkoa aurrera egitea. Hala ere, faseren batera iristea bai­no gehiago nire lanarekin gustora geratzea da helburua. Ez dudana nahi da, itxura gabeko saio batekin bukatzea nire bidea, Gipuzkoako Txapelketan».

Udaran, txapelketa prestatzen
Lan ona egiteko, bertso esko­lakoekin elkartu da udaran ere: «garai txarra da, errutinatik kanpo zaudelako, baina gera­tzen saiatu gara, eta normalean baino gehiago elkartu gara».
Prestaketa horrekin, ez du gaizki ikusten bere burua: «na­ba­ritzen da noiz dauzkazun ga­rai hobeak edo okerragoak. Eta txapelketa hurbiltzean, errazago ateratzen zaizkizu errimak. Egunak dauzkat, eta igandean ikusiko dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!