«EH Bilduren udal gobernuaren ekimenez, prest daude herri baratzak», jakinarazi du EH Bilduk, prentsa oharrean. «Pasa den legealdian erabakitako egitasmoa da: 40 lur sail, bakoitza 30 metro karratukoa, nekarazitza ekologikoa lantzeko».
Era berean, baratzak prestatzeko egindako lana azpimarratu du. «Etxebizitzak egiteko eremu zena, herritarren aisialdirako eremu bilakatu da, horretarako, plangintzaren aldaketak bideratuz. Lur saialk aukeratu, hiri planteamendua aldatu, lurrak erosi eta lanak bideratu zituen eremua baratzetarako egokitzeko».
Nekazaritza ekologikoa bultzatzeko eremua
«Urtetan etxebizitza gehiago eraikitzeko birkalifikazioen aurrean, herritarrentzat espazio berde eta jasangarriak lortzea» izan da EH Bilduren hautua.
«Jasangarritasunean eta inguruarekin orekan dagoen espazioa» sortu dutela azaldu dute, eta bertan, nekazaritza ekologikoa landuko dela. Nekaza–ritza mota hori ezagutzeko, ikastaroa jasoko dute herritarrek.