«Herritarrekin batera, arduraz antolatu nahi dugu galdeketa»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 19a, 02:00

Lehengo astelehenean atez ateko kontsultari buruzko aurreneko partehar­tze batzordea egin zen, eta bertan «EH Bilduk eginiko proposamena aho batez onartu zen, Udal Gobernuak partehartze ba­tzordea galdera proposamena aurkeztu eta onartzeko antolatu bazuen ere», azaldu du EH Bilduk.
Horregatik, «norabide one­an izandako jarrera aldaketarengatik zoriontzen dugu EAJ», adierazi du. Horrela, hondakin bilketa sistemaren in­gu­ruan galde­tzeko «Gal­deketa Mahaia eratuko da, EH Bildu, EAJ eta PSEren adostasunarekin».

«Adostasuna lortzeko buru belarri egingo dugu lan»
EH Bilduk prentsa oharrean azaldutakoaren arabera, Galdeketa Mahaia osatzearen helburua izango da «galdeketa antolatu eta prestatzea politiko, tekniko, eragile eta herritarren artean, hasiera-hasieratik galdeketa partehartzean oinarrrituta antolatu dela bermatzeko».
Era berean, gogorarazi du: «EH Bilduk galdeketa gerritar eta eragileekin batera seriotasunez eta arduraz antolatu nahi du». Eta gehitu du: «EH Bilduko kideok adostasuna lortzeko buru belarri egingo dugu lan».

«Birziklatze maila gorena» lortzearen alde dago EH Bildu.

Errauskailuaren kontra
Eztabaida irekien alde egingo du EH Bilduk, «proposamen desberdinak landu eta mahaigaineratzeko». Baina ohartarazi du: «EH Bilduk bilketa eta birziklatze maila gorenak eskuratuko dituen eta errauskailua elikatuko ez duen bilketa sistemaren aldeko apustua egiten jarraituko du (...). Eu­ro­patik bilketa seletibo eraginkorren aldeko eta errauskailuen aurkako aireak datoz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!