Astigarte taldeak bi ikastaro antolatu ditu ikasturte honetarako, ume eta helduentzako.
Izenemateak gaur eta hilaren 26an egin behar dira, goizeko 09:00etatik 13:00etarako tartean, Kultur Etxean.
Pintura eta marrazketa, larunbatetan
Ikastaroetako bat pintura eta marrazketa ikastaroa izango da. Klaseak larunbatetan izango dira, goizeko 09:00etatik 11:00etara eta 11:00etatik 13:00etara; aukeran.
Klaseak urriaren 4an hasiko dira, kultur etxean, eta matrikulak 26 euro balio ditu. Hamar urtetik gorako umeek eta helduek eman dezakete izena.
Arte tailerra, 10 urte arteko umeentzat
Beste ikastaroa, arte tailerra izango da, 10 urte arteko umeei zuzendua. Klaseak ostegunetan emango dira, 17:00etatik 18:00etara, urriaren 1ean hasita. Prezioa 15 eurokoa da.