Goizeko 10:30etan hasita, ginkana eta txokolatada izango dira gaur, Astigarragako Herri Eskolako patioan. Ekimen irekia izango da, eta edonork hartu dezake parte.
Gaurko ekitaldia, datorren asteartean bukatuko den Mugikortasun Astearen barruan antolatutako bigarrena da. Aurten, lehenengo aldiz, Astigarragak kide bezala hartu du parte, Europako beste hainbat herrirekin batean, Mugikortasunaren Europako Astean, Aukeratu. Aldatu. Konbinatu lelopean. Hori horrela, Udaleko Ingurumen Sailak eta eskolak hiru ekintza koordinatu dituzte, haurrak eta helduak inplikatzeko asmoz.
Atzo, bizikleta martxa egin zen herrian zehar, eta datorren astean, bizikletan ikasteko aukera izango dute helduek.
Bizikletan ibiltzen ikasi nahi duten helduek asteartean izango dute aukera.
Atzo, bizikletak nagusi
Atzo goizean goiz bizikletek hartu zuten herria. Izan ere, Astigarragako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 6garren mailako ikasleek bizikleta martxa egin zuten herrian zehar, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.
Helduentzako ikastaroa asteartean, bizikletan ibiltzen ikasteko
Mugikortasun Astearekin bukatzeko, hirugarren ekintza bat antolatu dute, datorren astearterako; kasu honetan, helduei zuzendua.
Aurten, lehenengo aldiz, bizikletan ibiltzen ikasi nahi duten helduei zuzendutako ikastaroa emango da, asteartean, goizeko 11:00etan, Joseba Barandiaran plazan.