Aranoko Herrigintza Eskolako hurrengo saioa antolatu dute bihar, Urumea erreka ezagutzeko, ume, gazte eta helduentzat egokia. Hori bai, komeni da aurrez izena ematea: 609 165 650. 10:30etan jarri dute hitzordua, Kaxetan. Mendaratzera jaitsi, hamaiketakoa egin, eta erakusketa izanen da Iñaki Sanz-Azkue biologoaren eskutik. Bazkaria ere eginen dute.