Patinak eta Bizikleta festa, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 17a, 02:00

Mugikortasun Astearen ba­rruan, aurreko larunbatean izan zen lehenengo ekintza: bigarren eskuko bizikleta azo­ka, hain zuzen. Eta asteburu honetan, jende gehien bildu ohi duen ekintza egingo da: Bizi­kle­ta festa. Familia giroan, lagu­nartean... herrian barrena bizi­kletan ibiltzeko aukera izango da. Igandean izango da hori. Horrez gain, patinetan ibilaldia ere antolatu dute larunbatean. Gainera, Karabel eta Zubiondon ginkanak jarriko dira.
Datorren astean jarraituko du Mugikortasun Asteak, Ttapa-Ttapa eta kirol egokituarekin.
 

EGITARAUA
Larunbata
Patinetan ibilaldia: Karabeletik abiatuta, 09:30etan.
*Karabelen eta Zubiondo
poligonoan ginkanak jarriko dira.

Igandea
Hernanin bizikletaz: Plaza Berritik abiatuta, 09:30etan.
Bide heziketa zirkuitua: Atsegindegi plazan, 09:30-12:00.

Irailak 23, asteazkena
Ttapa-Ttapa, denok batean:
goizeko ibilaldia, 10:30etatik 12:00etara, Atsegindegitik abiatuta.

Irailak 25, ostirala
Kirol egokitua (nere lekuan jarri): Atsegindegin, 17:00-19:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!