Txerriboda eta Sagardo Festa dira aurtengo berritasunak Euskal Jaietan, eta horietaz gozatzeko aukera izango da gaur bertan. Arraun elkarteak antolatu ditu eta Atsegindegin jarri dute gunea. 20:00etatik aurrera, bideo emanaldia (Zikuñagako Ama 1977), bertsolariak eta afariak izango dira Basatxerriren produktuekin (burualdea, hanburgesa, txorixo eta saltxitxak...) eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoarekin.
Herri bazkaria eta omenaldia, bihar
Bihar ere, gunea zabalik izango du Arraun elkarteak. Herri bazkaria egingo da, eta aurretik, Juan Ramon Zabaleta ‘Baldo’ arraunlari ohiari omenaldia egingo diote. Asteartean hil zen.
Eta bihar bertan, arraun apostuak eta abeltzaintza azoka izango dira, Kalez Kale Kantarikoak ibiliko dira, eta herri kirolek ez dute huts egingo (12:15etara aldatu dute).