Desgaitasuna dutenen errealitatea, gertu

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 17a, 02:00

Gureak Taldea 40garren urteurrena ospatzen ari da, eta erakusketa berezi bat antolatu du Biterin. Zehazki, tailer ibiltaria jarri du martxan Gipuzkoa osoan zehar, eta aste honetan, Hernanira iritsi da. Esperientzien tailerra izena du, eta helburua da, desgaitasuna herritarrengana gerturatzea eta jokoaren bitartez ezagu­tzera ematea. Asteartetik egon da ikusgai, eta gaur da azken eguna. Ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:00-18:30.
Tailer honen bidez ezagu­tzera ematen da, desgaitasu­nen bat duten pertsonek egunerokoan ze oztopo topa­tzen dituzten. Horretarako, hiru jokoz balia­tzen da tailerra; haurrei eta gazteei zuzendu­tako dinami­kak dira batez ere, baina publiko oro­korrarentzat interes­garri­ak. Gureak lanto­kie­tako pertso­nek gidatzen dituzte tailerrak, bisitari eta desgaitasunen bat duten pertsonen arteko harremana estutzeko asmoz. Antolatutako dinami­ken bitartez, bisitariek desgai­tasun fisiko, sentsorial edo intelektuala edukitzea zer den sentitzen dute, eta aldi bere­an, balioan jartzen dute kolektibo hauentzat laguntza egokiak izatea zein garran­tzitsua den.

Hernanin egoitza, hasieran
Gureak 1975 urtean sortu zen Atzegiren eskutik. Hasiera har­tan, Hernanin zuen egoitza, Galarretan (gaur egun Goiplas­tik dena). Horregatik, garran­tzitsua iruditu zaio Gureaki tailer ibiltaria Hernanira ekar­tzea. Tailerraz gain, era­kus­keta txiki bat ere badago, Gureak Taldearen 40 urteko his­toria azaltzen duena. Ha­mar­kadaz hamarkada ageri da informazioa, 6 paneletan banatuta. Beste lau panel ere badaude, Gureaken lau atalak azalduz: Industria, Zerbitzuak, Marketing eta Itinerary.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!