Lau txapela Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 16a, 02:00

Otadiako Kristo Santua Txapelketan, Ioritz Arrieta nagusi izan da Ander Imaz oiartzuarrarekin batera. Altsasun jokatzen da txapelketa hau eta afizionatu mailako entzutetsuenetako bat da. Final erdietan, Yoldi eta Lasa nafarrei irabazi zieten 500 pelotakadatik gorako partidu gogorrean. Finala, berriz, errazago irabazi zuten Ongai eta Linzoain nafarren aurka, 22-7. Bikote gipuzkoarra hasieratik gehiago izan zen eta Arrietaren errematerako erraztasuna nabarmendu zen. Arrietak denboraldian irabazi duen hirugarren txapela izan da hau.
Bestalde, Donostiako Euskal Jaietako Txapelketan, bost pelotari hernaniar izan dira protagonista hiru finaletan. Alebin mailan, Jon Jara eta Unai Etxarri bikoteak 16-6 irabazi zuten finala. Infantiletan, Xabier Salaberria eta Mikel Unanue azpeitiarra izan ziren nagusi 16-8 irabazita. Eta kadete mailan, Ander Lazkano eta Garikoitz Arizmendik 18-14 galdu zuten. Txapelketa ona jokatu zuten hernaniarrek. Txapelketa honetan irabazitako hauek, denboraldiko 4garren eta 5garrenak izan dira, guztira 11 final jokatu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!