Berritasunekin datoz Euskal Jaiak

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 16a, 02:00

Udaleko eta herriko talde eta elkarteetako ordezkariek atzo aurkeztu zituzten pren­tsaurre­an aurtengo Euskal Jaiak. Iazko egitarauarekin konparatuta, berritasunak izango direla nabarmendu zuen Koro Etxeberria kultura zinegotziak: «Ondo funtziona­tzen duten ekintzak manten­du egin ditugu, baina aldaketa batzuk ere izango dira. Eta nabarmentzekoa da Arraun elkarteak antolatu dituen Txerriboda eta Sagardo Festa. Gure ustez, ekarpen interes­garria eta polita izango dena».
Hori horrela, Euskal Jaiak ostiraletik igandera izango dira aurten. 

Bihar, txartelak erosteko azken eguna
Txerriboda eta Sagardo Festak Atsegindegin izango du gunea. Bertan, afariak eskainiko dira ostiral eta larunbatean, Basa­txerriren produktuekin, sa­gar­doak lagunduta (Gipuzkoa­ko Sagardogileen Elkarteko­ak). 
Horrez gain, herri bazkaria antolatu dute larunbatean eta txartelak salgai daude Oindi, Aralar, Gunea, Kitto eta Oa gozotegian. Bihar da txartelak erosteko azken eguna. 

Herri kirolak, 15 minutu lehenago
Herri kirolek ere ez dute hutsik egingo aurten. Hori bai, jaki­na­razi dute egitarauan jartzen duen ordua baino lehenago ha­siko direla. Hau da, 12:30etan beharrean, 12:15etan hasiko dira.

Euskal jantziak janzteko deia
Herritarrei dei egiten diete Euskal Jaietara gerturatzeko eta baita euskal jantziak janzteko: «Larunbatean behintzat».

Musika Bandaren kontzertua
Musika Bandak ere lagunduko du girotzen. Euskal Herriko fes­tetako kantak joko dituzte.

EGITARAUA
OSTIRALA ETA LARUNBATA 
20:00etatik aurrera Atsegindegi plazan Txerriboda, Sagardo Festa, afariak, bertsolariak, dokumentalak, ergometro probak...

LARUNBATA
10:00 Abeltzaintza azoka Ezkiaga pasealekuan.
10:00 Baserriko lanbideen erakustaldia Ezkiaga pasealekuan.
11:00 Talo-dastatzea Iturriaga kalean.
11:30 Antzinako jokoak Ezkiaga pasealekuan.
12:00 Txakolin-dastatzea Iturriaga kalean.
12:00 Kalez Kale Kantari. Hasiera: Plaza Berrin.
12:15 Herri kirolak Ezkiaga pasealekuko frontoian.
12:30 Erraldoi eta buruhandiak.
14:00 Herri bazkaria Atsegindegi plazan.
17:00 Haurrentzat tailerrak Plaza Berrian.
17:00 Haurrentzat jolasak eta txokolate jatea Plaza Berrin.
18:00 Erromeria Jeiki hadi taldearekin Atsegindegi plazan.
19:45 Musika Bandaren emanaldia udaletxeko arkupeetan.

IGANDEA
Sagarraren eta Sagardoaren eguna Gudarien plazan.
09:00 Diana Txistulari bandarekin.
11:00 Sagardo-dastatzea Gudarien plazan.
11:30 Pelota partiduak Ezkiaga 
pasealekuan.
12:00 XVIII. Trikitixa Txapelketa Gudarien plazan.

*Udalak honako elkarte hauekin lankidetzan antolatutako egitaraua: Kriskitina dantza taldea, Santa Barbara elkartea, Hernaniko 
talogileak, San Joan Konpartsa elkartea, Kaxko auzo elkartea, Musika banda, Txistulari banda, Hernaniko Sagardogileak, Pilota Kirol elkartea, Arraun elkartea.
*Biziki gomendatzen da larunbatean, goizean eta arratsaldean, euskal jantziak janztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!