Toti Martinez de Lezea idazlearekin elkartuta hasi zuen atzo Harituzek aurtengo ikasturtea, eta beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte.
Hasteko, hainbat tailer antolatu dituzte: internet eta sare sozialena, enpoderamendu tailerra eta belaunaldien arteko tailerra. Izena eman edo informazioa lortzeko deitu 630 678 474 telefonora edo Facebooken sartu (www.facebook.com/harituz.astigarraga).
Era berean, Zine Foruma izango da irailaren 29an, urriaren 27an, azaroaren 3 eta 24an eta abenduaren 15ean.
Bufanda haunditzen
Bestalde, Indarkeria sexistaren aurkako Matazak proiektuarekin jarraitzen dute, eta deia luzatu dute 30zm-ko zabalerako matazak bidaltzeko helbide honetara: Kale Nagusia, Kultur Etxea, 20115, Astigarraga.
Gainera, hainbat topaketetan hartuko dute parte. Besteak beste, Madrilgo 7N deialdian izango dira, eta azaroaren 26tik 29ra, Cordoban, elkarteen arteko topaketa batean. Inguruko elkarteekin ere izango dira.