Musika Eskolan izena emateko aukera badago oraindik, tailer eta instrumentu batzuetan tokia baitago. Musika Hizkuntza egin behar dutenek ostiralera arteko epea dute matrikulatzeko, eta gainontzekoek, urte guztian izango dute aukera. Jakiteko zein musika tresna, tailer eta ordutegi dauden libre, deitu 943 55 73 40ra edo musika eskolatik pasa 11:00etatik 20:00etara.