Arratsaldeko 16:00etan hasita, lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan. Estelarrean, Barrenetxea IV atzelari hernaniarra ariko da, Endikarekin, Uterga eta Urrizaren kontra; Buruz Buruko Txapelketako azpitxapelduna eta txapelduna. Bestalde, ostegunean Barrenetxea IVk 40-35 irabazi zuen Ansa IIrekin batean, Matxin III-Etxeberria IIIren kontra.