Izenemate epea irekita dago AEK euskaltegian. Mota guztietako ikastaroak eta klaseak daude, denen beharretara egokitu ahal izateko.
Batetik, taldekako edo autoikaskuntzako klaseak daude aukeran. Euskalduntze taldeak astean 2, 3 edo 4 egunetan biltzen dira, eta azterketak prestatzeko taldeak, astean bi edo hirutan; gainera, tutoretza klaseak izaten dituzte. Autoikaskuntza sistemak, berriz, norberaren erritmora egokitzeko aukera eskaintzen du. Izena eman edo informazioa lortzeko: 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.
Argazki erakusketa
Bestalde, matrikulazio kanpaina berotzeko, argazki erakusketa dago tabernetan.