Kotxeak harrapatuta, ume bat hil zen larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 16a, 02:00

Ezbeharra larunbat arra­tsal­dean gertatu zen. Bere­ziar­tua sagardotegiaren kan­poaldean jolasten ari zela, bi urteko umea GI-2132 erre­pidera ematen duen aldapan behera jaitsi zen, jostailu baten atzetik, eta bertatik pasa zen kotxe batek ha­rrapatu zuen. Anbulantzia, udaltzaingoa eta ertzaintza gerturatu ziren bertara, baina ezin izan zuten ezer egin.
Hileta elizkizunak astele­henean egin ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!