Bizikletak kaleetako protagonista, astebetez

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 16a, 02:00

Mugikortasunaren Euro­pa­ko Astearekin bat eginez, ekintza ugari antolatu di­tuz­te Uda­leko Ingurumen Sai­lak eta ikastolak, Auke­ra­tu. Aldatu. Konbinatu lelope­an.
Hasteko, ostiralean, goi­ze­ko 09:00etan bizikleta mar­txa egingo dute herrian, LH 6ko neska-mutilek. La­run­batean, berriz, 10:30etan, ginkana eta txokolatada egingo dira ikastolako pa­tioan.

Helduentzako ikastaroa
Bestalde, aurten, aurreneko aldiz, bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako tai­le­rra emango da hilaren 22an, 11:00etan Joseba Baran­dia­ran plazan. Izena emateko deitu 943 33 52 41era, ostirala baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!