Albaiteroa Aranon izango da gaur, 16:00etatik 17:30etara plazan, eta txakurrei txertoa jartzeko aukera izango da. Dokumentazioa eramatea beharrezkoa da. Batetik, txakurraren titularraren NANa eraman behar da. Bestetik, txakurraren kartilla; bertan zehazten da txakurrak aurretik hartutako txertoak zein diren. Txakurrak identifikatzeko eta jabe aldaketak egiteko aukera ere izango da. Txertoak 20 euro balio ditu; txertoa jarri eta identifikatzeak, 40 euro; eta jabe aldaketak 10 euro. 4 hilabetetik aurrerako txakurrak identifikatu eta txertatu egin behar dira.