Herritarrak epaile, afari ederra eginez

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 15a, 02:00

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa herrikoia egingo da aurten lehenengo aldiz, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta. Azpeitia izan da horretarako aukeratu duten herria. Izena ematen duten sagardo guztiak afaltzera inguratzen diren guztien artean probatu eta puntuatuko dira, eta bertan aukeratuko da zein den txapelduna. Herritarrak izango dira beraz, epaileak. 

Loteka, puntuazioa
Jendea afaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu beharko du. Jendea lau multzo haunditan banatuko da. Lehenengo pauso horretan puntuaziorik gehien lortzen dituzten 8 sagardoak jende guztiak probatuko ditu.

Afaria, 30 euroan
Afari txartelak salgai daude 30 euroan, Azpeitiako Pastorkua jatetxean, Iraurgi saskibaloi taldeko tabernan eta Gipuzkoa­ko Sagardogileen Elkartean, Astigarragan (943 33 68 11). 

Sagardotegiek apuntatzeko aukera
Dagoeneko 28 sagardotegik eman dute izena; 7 Hernaniko­ak dira. Eta oraindik badago ize­na emateko aukera. Gaur da az­ken eguna. Euskal Herriko edozein sagardotegik eman dezake ize­na: 943 33 68 11 edo 688 645 946.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!