Egun osoko festa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 15a, 02:00

Aurten ere auzoko eguna-haurren festa antolatu dute Kara­belen. Larunbat honetan izango da eta gogotik gozatzeko egitaraua antolatu dute. Umeentza­ko esaterako, ekin­tza ugari izango dira: buruhaundiak, pailazoak, jolasak, txokolatada...
Horrez gain, tortilla txapelketa, barrikotea eta paella, bingoa, Dja... antolatu dituzte.
Eta Mugikortasun Asteare­kin bat eginez, patinetan ibilaldia ere izango da.

Txartelak, kamixetak... erosteko aukera
Paella eta bingorako txartelak, kamixetak eta zapiak erosteko, auzo lokaleko elkartean egongo dira egunero, ostiralera arte. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara. 

EGITARAUA
09:30 Patinetan ibilaldia
10:00 Diana
11:30 Buruhaundiak
12:00 Pailazoak: Kiki, Koko eta Moko
13:00 Tortilla txapelketa
14:00 Barrikotea eta paella

15:30 Bingo herrikoia
16:30 Haurrentzat jolasak
19:00 Txokolatada
20:30 Dj Nemux
21:00 Zezen suzkoa
23:00 Traka

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!