Saskiak lortzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 15a, 02:00

Andoain, Tolosa eta Hernanin mugitzen diren hiru baserritar, kontsumo taldeekin ari dira lanean. Ostegunero 19:00etatik 19:30etara Atsegindegin egoten dira saskiak banatzen. Oraingoz, 38 familia edo per­tsonei ematen diete zerbitzua; Hernanin, 8ri. Guztira 50era iritsi nahiko lukete, hiru baserritarrek soldata duin bat lor­tzeko. Apuntatu edo informazio gehiago nahi duenak Atsegindegira azaldu besterik ez du, ostegunetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!