Hernaniko Gazte Txokoak bere ateak irekiko ditu, beste ikasturte batez. Gaur bertan izango da irekiera eta ongi etorria antolatu dute.
Gazte Txokoa asteartetik igandera egongo da irekita ikasturtean zehar (iraila eta ekaineko igandetan itxita egongo da). Eta ordutegia honakoa da: asteartetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara; eta ostiraletik igandera, 16:30etatik 20:30etara.
Gazte Txokoko lokala ezagutzen ez duten 11-17 urteko gazteei gonbidapena luzatzen diete ezagutzera gerturatzeko (Aristizabal kalea, 5 behea).
EGITARAUA
Gaur: Ongi etorria
Bihar: Malabareak
Osteguna: Eskulanak (mandalak)
Ostirala: Pin-pon txapelketa
Larunbata: Wii
Igandea: Itxita
Irailak 22: Gazte Txokoa dekoratu
Irailak 23: Futbolin txapelketa
Irailak 24: Eskulanak (pultserak)
Irailak 25: Badminton txapelketa
Irailak 26: Bingoa
Irailak 27: Itxita
Irailak 29: Filme arratsaldea
Irailak 30: Puzzlea