Ikasturtea martxan, zazpi ikastetxeetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 15a, 02:00

Hernaniko zazpi hezkuntza zentroetan, dagoeneko hasi da ikasturte berria. Hernaniko Oinarrizko Lanbide Hezike­tako ikastetxean, Transpacarren (lehen CIP zen, baina LOMCEre­kin aldatu egin da), atzo eman zioten hasiera. Bertan izan ziren Estibalitz Aldeiturriaga eta Xabier Lertxundi zinego­tziak, ikasle eta irakasleekin batera. 
Ibilgailuen konponketa­rako langile prestakuntza irakasten da Transpacarren eta 16-18 urte bitarteko 31 ikasle daude, bi kurtsotan banatuta. Lasarte, Aia, Tolo­sa, Alegia, Andoain, Ibarra Urnieta, Donostia, Zarautz, Orio eta Bidanikoak dira. 

Ikasketak, herrian
Ikasketa hauek, graduatua lortzeko ohiko bidearen alternatiba dira; eta horrez gain, ibilgailuen konponke­tan oinarrizko ezagutzak eskuratzen dituzte. 27 urte dira proiektu hau martxan dagoela eta egiten den lana eta lortzen diren emaitzak ikusiz,  Hernaniko Udaleko Hezkuntza Sailak datozen urteetan ere hezkuntza zentro honen eskaintza Hernanin mantentzearen aldeko apustua egingo du, ikasketa hauek herrian egingo direla bermatuz. Hernaniko Udaleko Hezkun­tza Sailaren helburua da, «hernaniarrek ikasketak herrian bertan egiteko auke­ra izatea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!