Gaur goizeko 11:00ak inguruan sua piztu da Larramendi kaleko lokal batean. Udaltzaingoa, ertzaintza eta suhiltzaileak gerturatu dira bertara, baina ordurako sua ia itzalita zegoen. Gazte lokal bat izan da sua hartu duena, baina sua piztu denean ez zegoen inor bertan. Lokaleko materiala erre da, baina lokalak eta eraikinak ez dute kalte haundirik izan. Dagoeneko sua itzalita dago, eta ez dago arriskurik.