Egun hauetan bete du aurreneko urtea, Ganbo Iturriren Elkarbizi ekimenak, eta ekintza berri bat antolatu du, aste honetan bertan. Hitzaldia eta ikastaroa emango dute Ganbo Iturrik Lasarte-Orian daukan egoitzan: Euskal seneko balioak elkarbitzaren alde.
Larunbatean izango da, goizeko 11:00etan, eta bertaratu nahi duenak, izena eman behar du, emaila idatzita: ganboiturri@gmail.com.
Enrique Ayerbe, hizlaria
Hitzaldia eta ikastaroa Enrique Ayerbek emango ditu. Elkarbizi ekimeneko kidea da Ayerbe, Etor editorialaren zuzendari izandakoa: «topa genezakeen hizlaririk egokienetakoa dela iruditzen zaigu», azaldu dute antolatzaileek.
Euskal senaren balioek zertan lagun dezaketen planteatu nahi dute: «orain elkarbizitza finkatzeko aukeraren aurrean gaudela, galdera litzateke zertan lagun diezaguken oraindik indarra baduen euskal sen horrek aurrerantzean behar dugun auzogintza berria eraikitzerakoan». Galdera horretaz gogoeta egingo dute saioan.