Haurrentzako tailerrak, auzoetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 16a, 02:00

Ikasturte honetan ere, haurrentzako tailerrak antolatuko ditu Udalak, auzo desberdinetan. Izena eman behar da tailer horietan parte hartu nahi bada eta bihar da azken eguna. Auzo bakoitzeko elkartearen bulegoan eman behar da izena. 

5-11 urtekoentzat
Tailer horiek 5-11 urte bitartekoentzat izango dira. Urriko lehenengo astetik aurrera izango dira martxan. 

Tailerrak, bederatzi auzotan
Hernaniko bederatzi auzotan eskainiko dira haurrentzako tailer hauek: Antziola, Sorgintxulo, Elizatxo, Portu, Latsunbeberri-Marieluts, Karabel, Zikuñaga, Ereñotzu eta Lizeaga.
Argibide gehiago behar izanez gero, Biteri kultur etxera jo behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!