Kontxako Banderaren bigarren estropada jokatuko da gaur, eta bertan izango dira zenbait hernaniar: Andoni Saizar, Aitor Iraola eta Jon Urretabizkaia Donostiarrarekin, eta Ivan Lopez San Juanekin. Nesketan, Hernanin bizi den Arantxa Arregi, eta Hernanin aritutako Amets Zapiain, banderaren bila aterako dira San Juanekin.