«Oso zaila zen, eta pozik gaude zilarrarekin»

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 13a, 02:00

Domina lortzea zen helburua, eta zilarrezkoa ekarri dute Her­nanira, Amaia Irazusta­ba­rrena eta Maider Huitzi pa­lis­tek, 22 urtez azpiko Mundialetik.
Baina pena pixka bat ere badaukate, urrea hain gertu izan ondoren. Es­pai­niako selekzioarekin, fina­la jokatu zuten atzo, Mexi­ko­ren kontra, eta aurkari gogo­rregia izan ziren ertame­rika­rrak.

Finalean atzetik, hasieratik
Irazustabarrenak jokatu zu­en finala, Rebeka Contin na­fa­rra lagun, eta 15-8 eta 15-4 galdu zuten: «mexikarrak oso onak di­ra, eta guri kosta zaigu par­tiduan sartzea. Gero gertu­ratu gara, baina akatsak egin ditu­gu, tantoak bukatu nahi geni­tu­elako, eta berriro alde egin digute. Eta bigarren sete­an, hasieratik hartu dute aldea», azaldu du hernaniarrak.
Edozein kasutan, «oso pozik» daude lortutakoarekin: «semifinala irabazi ondoren, oso gustora ginen dagoeneko lortutakoarekin. Txapelketa ona jokatu dugu denok».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!