Oso pozik geratu dira Zikuñagako Auzo Elkartea eta Jai Batzordea, aurtengo festek izan duten harrera eta parte hartzearekin: «ekintza guztietan, auzotarren parte hartzea haundia izan da, eta programaren nobedadeetan jende asko ibili da: moto lasterketan, eskubaloian, jumpingean...». Bestalde, nabarmendu dute «oso ona» izan zela I am Raros eta Los Delgas taldeen kontzertua. Danborradaren errifa ere egin zuten, eta langostino eta iberikoen lotea Alfredo Albak eraman zuen etxera, 670 zenbakiarekin.
«Datorren urtean ere bertan egongo zaretela espero dugu»
Jaien harrera onagatik, Auzo Elkarteak eta Jai Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkiete denei: «mila esker guztioi. Eta bereziki, hau posible izateko etxeko ateak irekitzen dizkiguzuenoi; lana gogor egiten duzuenoi, eraman, ekarri, kargatu, azkenak oheratu eta aurrenak esnatu; haur guztiei, krak batzuk zarete; eta Ozenki abesbatzari, plazerra elkarrekikoa da. Datorren urtean ere denak bertan egongo zaretela espero dugu. Eskerrik asko. Gora Zikuñaga!».
Hamaika txapelketa, hamaika irabazle
Urtero bezala, makina bat txapelketa antolatu dituzte aurten ere, Zikuñagako Jaietan. Eta txapelketa bakoitzak, gainera, irabazle ezberdina izan du aurten.
Jai Batzordeak nabarmendu du, eskubaloi partiduko «giro bikaina», eta nesken aurreneko Esku Pelota Txapelketa: 10 neskak hartu zuten parte, eta Nahia Eskudero leitzarra nagusitu zen.
TXAPELKETETAKO IRABAZLEAK
Futbito Txapelketa: Zikuñaga F.T.
Haurren Toka Txapelketa: Nahia Cuadrado
Haurren Bote Txapelketa: Imanol Pacheco
Haurren Igel Txapelketa: Ashok Martin
Moto Lasterketa: Mateo Lopez eta Eider Blazquiz
ZikuTxampions Futbolin Torneoa: Oskar Prados eta Txiki Parra
Haurren Futbito Partidua: Jokalari onenak: Xemark Matos eta Gaizka Blazquiz
Irrintzi Lehiaketa: Eneka Iribarren irabazle, eta Sergio Niño Melon (Los Delgas) bigarren
Tortilla Lehiaketa: Gari Rekondo
Eskubaloia: Urnieta nesketan eta Hernani mutiletan
Marrazki Lehiaketa: Nahia Cuadrado, Irati San Sebastian eta Haran Amorrortu
Esku Pelota Txapelketak: Unax Uitzi (12 urte artekoak), Nahia Eskudero (13-16 neskak), Onditz Rekondo (13-16 mutilak)
Helduen Toka Txapelketa: Juan
Helduen Bote Txapelketa: Antxon Aldabe
Helduen Igel Txapelketa: Genaro Manzano