Luzatu egingo dira kiroldegia berritzeko lanak, Udalak jakinarazi duenez. Ekainaren 15ean hasi ziren obrekin, eta dagoeneko bukatuta daude instalazio termikoen kontsumoa murriztu eta efizientzia hobetzeko lanak. Aldiz, bukatzeko daude oraindik igerilekuko eta ikastetxe eta klubetako aldagelak berritzeko lanak.
Kiroldegia zabalik, bitartean
Edozein kasutan, azaldu dute kiroldegia ez dela «inongo momentutan» itxiko, eta hurrengo asteetan emango dutela lanen egoeraren berri.