Konposta egiten ikasteko, ikastaroa emango dute gaur, Antziola eta Sagastialdeko ekobaratzetan. Arratsaldean izango da, 16:30etatik 17:30etara, eta ondoren, merienda ere egingo dute bertan.
Saio irekia izango da, eta nahi duten guztiak bertaratu daitezke ikastarora. Gainera, jakinarazi dutenez, bertan egongo da baita ere, haziak eta landareak saltzen dituen furgoneta.