Igartza Saria irabazi du Kattalin Minerrek

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Kattalin Miner hernania­rrak irabazi du aurtengo Igartza Saria, Elkar argitale­txeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen du­tena. Idazle gazteei lagun­tze­ko beka bat da, eta 15 idazlek hartu dute parte. Kafe be­te­ak eleberri proiektua aurkez­tuta, sari potoloa lortu du Mine­rrek: 6.000 euro, eta eleberria argitaratzeko kon­pro­misoa. Horrela, bere au­rreneko libu­rua publika­tuko du.

Eleberria argitaratzea ere sariaren parte da; Minerren aurreneko liburua izango da Kafe beteak.

Kafe beteak eleberrian, emakume arrakastatsu ba­ten noraeza aurkezten du Minerrek. Honakoa da bere sinopsia: «Jezabelek gora egin du enpresan, espero ez zuen herentzia bat ere jaso du, eta horri esker etxe bat erosi. Lanean nahiz bizitzan, etengabe erabakiak hartzen ohitua dago, eta zirt-zart egin ohi du, zalantza han­di­rik gabe. Hala ere, txikikeria baten aurrean paralizaturik geratuko da halako batean, aurrera egin ezinda...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!