Aerorumba tailerra gaur Ave Marian, haurrentzat

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Dantzan jarriko dira haur guztiak gaur, Ave Maria parkeko etxearen ondoan. Aerorumba txiki tailerra antolatu dute Sor­men Txokoak eta IkusiTikasik, 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat,  Goazen Plazara ekimenaren ba­rruan, goizeko 10:30etan hasita.
Saioa doan izango da, eta nahikoa da bertara azaltzea, parte hartzeko.

Eguraldi txarra eginez gero, Izpizua kaleko txokoan
Aurreratu dute, eguraldi txarra egingo balu, Izpizua kaleko 13garrenean dagoen txokoan egingo dutela tailerra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!