Akordeoi entzunaldi berezia, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Gaur hasiko da Milagrosako kontzertu zikloa, eta estreinako saioan, maila haundiko akor­deoi entzunaldia izango da, Hauspoz Euskal Herriko Akor­deoi Elkarteak antolatuta. 2014 urtean Arrasate Txapelketan sa­ri­tuak izan ziren hiru akorde­oijole ariko dira bertan: Beatriz Leonardo, Marta Cubas eta Nerea Rodriguez.

Beatriz Leonardok, Marta Cubasek eta Nerea Rodriguezek joko dute; hiruren artean, hamabi kanta eskainiko dituzte.

Eguerdiko 12:00etan izango da, Milagrosako kaperan. Hiru­ren artean, hamabi kanta eskainiko dituzte, konpositore ezagunenak: Galliano, Makko­nen, Vivaldi, Scarlatti, Hermosa, Gubaidulina...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!