Udan ekintzaz ekintza ibili ondoren, ikasturte berrian ere ez du martxa galdu, Sutu Hernani taldeak. Goizuetan izan ziren aurreko asteburuan, kurtsoari hasiera emateko, hiru eguneko gazte topaketa antolatuta.
40 lagun inguru elkartu ziren bertan, eta mota guztietako ekintzak egin zituzten: ezagutza taldeak, taldekako jolasak, mendi buelta, lehiaketa ezberdinak, gaubelak, antzerki eta kantuak...
Gaur bertan daukate beste zita bat, Kontrakantxa gaztetxean. Goizeko 10:00etan elkartuko dira, auzolanean gaztetxeko sukaldea txukuntzeko, eta material kontaketa egiteko: «anima zaitezte, denen artean errazagoa izango da eta!», dei egin dute.