Txakurrei txertoa jartzeko zita, hil honetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 5a, 02:00

Hilaren 15ean albaiteroa Aranon izanen da, txakurrei txertoa jarri ahal izateko. Arratsaldeko 16:00etatik 17:30e­tara Plazan izanen da. Gogorarazi dute 4 hilabetetik aurrerako txakurrak identifikatu eta txertatu egin behar direla.

Dokumentazioa bertara eraman behar da
Albaiteroarekin elkartzeko ez da zitarik hartu beharko. Bertara azaltzea nahikoa da. Hala ere, dokumentazioa eramatea beharrezkoa izanen da.
Batetik, txakurraren titularraren NANa eraman behar da. Bestalde, txakurraren kartilla; bertan zehazten da txakurrak aurretik hartutako txertoak zein diren.

Txertoa jarri, identifikatu edo jabez aldatu
Txertoa jartzeaz gain, txakurrak identifikatzeko aukera ere izanen da. Era berean, ja­be aldaketak ere egin ahal iza­nen dira. Txertoak 20 euro ba­lio ditu; txertoa jarri eta iden­tifikatzeak, 40 euro; eta ja­be aldaketa egiteagatik 10 eu­ro ordaindu beharko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!