Txapeldun eta pilotari onenaren sariak, Goizuetara

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 5a, 02:00

Aste berean marka politak egin ditu Iker Salaberria pilotari goizuetarrak: bi txapelketa irabazteaz gain, pilotari onenaren izendapena ere jaso baitu.

Zestoan, nagusi
Lehengo ostegunean Zestoan izan zen goizuetarra. Ata­rrabiako Irurita izan zuen bikote Dinastia Etxabe txapelketako finalean, eta Zu­bizarreta ataundarra eta Eskudero leitzarra izan zituzten aurkari.
Lan txukuna eginda, alde nabarmenarekin irabazi zuten Salaberriak eta Iruritak; 22 eta 7 gailendu ziren.

Antiguoko txapelketan lan txkuna egin zuen Salaberriak; aireko bost tanto eta txokora egindako bi dejada ederrei esker, lan haundia eman zien aurkariei.

Bi sari, Antiguotik Goizuetara
Igandean, berriz, Antiguoko txapelketan  hartu zuen parte Salaberriak. Orduko horretan, Aginagako Aranguren izan zuen bikote.
16 eta 15 urteko bikoteak Markinako 18 urteko bikotea izan zuen aurkari; Arriza­balaga eta Urizar.
Salaberriak oso lan txukuna egin zuen. Aireko bost tanto eta txokora egindako bi dejada ederrei esker, lan haundia eman zien aurkariei. Atzean, berriz, Aranguren izan zuen lagun, eta honek erraz gainditu zuen Urizar aurkaria.
Horrela, Salaberria eta Aranguren aurretik ibili ziren partidu osoan zehar: 02, 1-6, 4-6, 5-11, 8-14 eta 9-19 joan zen tanteoa, eta 10 eta 22 irabazi zuten azkenean.
Horrez gain, jubenil mailako finaleko onenaren saria ere Iker Salaberria goizuetarrari eman zioten. Nagusien mailan, berriz, Asier Arteagak jaso zuen onenaren saria.
Udako sasoia ezin hobeto bukatu du horrela goizuetarrak, datozen erronkei aurre egiteko indarrez beteta. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!