Udako oporraldiaren ostean, berriz ekinen diote Herrigintza Eskolari Aranon. Hurrengo saioa gaur zortzi eginen dute. Mendaratzera jaitsiko dira eta Urumea ibaiaz zenbat ezaugarri ezagutzea izanen da helburua. Urumea eta bere erreka-adarren izenak eta kokalekuak ezagutuko dituzte.
Ordua ez dute zehaztu oraindik, baina goiz pasa izanen da.
Lau saio gehiago, urte bukaera bitarte
Udaletik azaldu dutenez, urte bukaera bitarte, Herrigintza Eskolaren lau bat saio egitea aurreikusten dute.
Ze ikasia eta zerekin gozatua izanen da beraz.