Denboraldia prestatzen ari dira Mundarroko taldeak

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Saskibaloi taldeak hasiak dira lanean. Senior mutiletan, bi talde ariko dira denboraldi honetan, Gipuzkoako lehenengo mailan eta bigarren mailan. Lehenengo taldeak, gainera, lagunarteko partidua jokatuko du gaur arratsaldean Hernanin. Senior neskek ere hasi dituzte entrenamenduak. Euskal bigarren mailan jokatuko dute eta urrian hasiko dute liga. Bitartean, lagunarteko torneo batean jokatuko dute datorren larunbatean, Bilbon, La Salle ikastetxean. Infantil neskak ere joango dira. Harrobiko taldeei dagokienez, mutiletan junior eta kadete taldeak izango dira aurten eta nesketan, junior eta infantilak. Talde hauek ere urrian ekingo diote ligari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!