Kontxako Banderako bigarren eta azken estropada jokatuko da bihar. Lehia bizia izango da bai nesketan, bai mutiletan. Nesketan, Amets Zapiain ariko da lehian San Juanekin eta mutiletan, Jon Sardon Donostiarrarekin. San Juanek estropada irabazi zuen aurreko igandean (10:36:36), baina ez dago ezer erabakia. Hibaika 2 segundotara geratu zen eta Zumaia 3ra. Beraz, arroxek dena eman beharko dute biharkoan bandera irabazteko. Mutiletan, Donostiarra zortzigarren geratu zen (20:13) Hondarribiak, irabazleak baino minutu bat eta segundo bat beranduago bukatuta. Mutiletan ere ez dago ezer erabakia. Neskak 11:00etan hasiko dira eta mutilak 12:00etan.