Asteartean, albaiteroa Aranon izanen da, txakurrei txertoa jartzen. Arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara izanen da plazan.
Dokumentazioa eramatea beharrezkoa izanen da. Batetik, txakurraren titularraren NANa eraman behar da. Bestetik, txakurraren kartilla; bertan zehazten da txakurrak aurretik hartutako txertoak zein diren. Txakurrak identifikatzeko eta jabe aldaketak egiteko aukera ere izanen da. Txertoak 20 euro balio ditu; txertoa jarri eta identifikatzeak, 40 euro; eta jabe aldaketak 10 euro. 4 hilabetetik aurrerako txakurrak identifikatu eta txertatu egin behar dira.