Nafar Txapelketa eta Gartzarongoa, jokoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Bi partidu jokatuko dituzte pilotari goizuetarrek gaurkoan. Alde batetik, Nafarroako Txapelketako partidua jokatuko dute. Kadete mailakoa izanen da. Aitor Aizkorbe ariko da Zizur Nagusiko Satrus­tegiren kontra. Goizeko 09:30etatik aurrera izanen da, Iruñeako Labrit pilotalekuan.
Bestetik, Gartzarongo Txa­pel­­keta izanen du jokoan Iker Salaberriak. Gaskue Larrain­tza­rrarekin ariko da, Uriz eta Elizalderen aurka. Uharte eta Iruñakoak dira aurkariak. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da hauen arteko neurketa.

Bi garaipen, aurreko astean
Pilotari goizuetarrak indarrean dabiltza. Lehengo astean, bi partidu jokatu zituzten eta biak goizuetarren aldekoak izan ziren. Nafar Txapelketan eskuz banaka, jubeniletan, Salaberriak 18-3 irabazi zion Arbizuko Galartzari.
Gartzarongo Txapelketan, berriz, kadete mailan bikoteka, Aizkorbe eta Apezetxea 18-13 nagusitu zitzaizkien Cuevas eta Azkoitiari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!