jon Garaño zuzendari astigartarraren Loreak filma Oscar Sarietara iritsi liteke. Aste honetan jakin denez, Espainiako Zine Akademiak hiru pelikula aukeratu ditu Oscarretarako hautagai bezala eta horien artean dago Loreak. Gainerakoak dira: Magical Girl eta Felices 140. Azkenean, hiruretatik zein aurkeztuko den irailaren 29an erabakiko dute.
Oscar sarien banaketa, otsailaren 28an izango da, Los Angelesen.