Harituz elkarteak datorren astean hasiko du ikasturte berria. Eta lehenengo ekintza gisa, Toti Martinez de Lezea idazlea gonbidatu dute. Asteartean izango da kultur etxean, 18:00etan.
Horrez gain, beste hainbat ekintza egingo dituzte urte osoan zehar: topaketak, tailerrak, zine foruma...
Bestalde, jakinarazi dute bufandaren proiektuarekin aurrera jarraitzen dutela.