Hogei sagardotegi lehian, aurtengo txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Aurten ere, Kizkia Taldeak sagardo lehiaketa antolatu du Astigarragako Gure Izarra elkartean. 16garren edizioa izango da aurtengoa. Taldeko partaideek beste behin probatuko dituzte Gipuzkoan banatuta dauden hogei sagardotegi ezberdinek egindako sagardoa. Hiru egun ezberdinetan sailkapenak egingo dira (asteazkenean izan zen lehenengoa), azkenean sei sagardok lortuko dute finalerako txartela. Datozen sailkapen egunak irailaren 16an eta 23an izango dira, hau da, datozen bi asteazkenetan. Finala, berriz, irailaren 30ean jokatuko da.

Puntuatzeko modu berdina
Taldekideek iaz erabilitako pauso berberak jarraituko di­tuz­te putuaketan. Janarian, be­rriz, aurten aldaketa bat izango da. Legatza izango da urtero bezala, baina oilasko egoak Lumagorrikoak  izango dira. 
Parte hartuko duten hogei  sagardotegiak, honakoak izan­­go dira: Hernanitik Itxasburu, Olaizola; Adunatik Zabala; Usur­­biletik Urdaira; Oiartzu­netik Baleio eta Ordozelai; Urnietatik Eula eta Oialume; Andoainetik Gaztañaga; Aiatik Izeta; Astigarragatik Lizeaga, Petritegi, Irigoien, Rezola, Oiar­bide; Donostiatik Astiaza­ran, Barkaiztegi; Zerainetik Oiharte; Lasarte-Oriatik Otegi; eta Lizartzatik Goikoetxea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!