Mateo txapeldun, Roman Race karreran

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 12a, 02:00

Lehengo asteburuan egin zen, Cascanten, I. Roman Race oztopo lasterketa. 10km-tako ibilbidean, 70 oztopotik gora gainditu behar zituzten parte hartzaileek: traktore erruedak tiraka mugitu, oreka mantendu enbor gainean, urez betetako bidoiak eraman... Bertan hartu zuten parte Denontzat taldean aritzen diren hainbat hernaniarrek, emaitza ederrak lortuta. Senior mailan, Ismael Serranok irabazi egin zuen, ibilbidea 55 minutu eta 55 segundutan eginda. Maila horretan aritu ziren, baita ere, Kevin de Castro, Maria Alkiza, Kaiet eta Joseba anaiak, eta Iñaki Alberdi. Gazteagoen artean ere fin aritu ziren: Irati Ferreiro bigarren izan zen 13-15 urtekoen kategorian, eta Ibai Gurrutxaga, txapeldun; eta 10-12 urtekoen artean, Xangarin Mateo izan zen irabazlea. Parte hartu zuten hernaniar gehiagok ere: Elene Azkarain eta Ekain Nogueirak, hain zuzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!