Aurredenboraldia bukatuta, sasoi betean dago Hernaniko Ohorezko Erregional Mailako taldea, eta gaur bertan hasiko dute Liga. Oiartzunen kontra jokatuko dute, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Astigarragako Zarkumendegi futbol zelaian.
Lehengo denboraldian 3garren bukatu zuen Hernanik sailkapenean, eta aurten ere, irudi lehiakor hori mantentzea du helburu. Plantilla ere gutxi aldatu da, eta egonkortasuna emango die horrek. Aldaketa batzuk izan dira, hala ere: Axier Mingo, Andoni Urio eta Gaizak Adurizek taldea utzi dute. Hori horrela, fitxaketa berriak egin dira: Luis Perez, Alberto Nagore eta Jon Ander Mora. Era berean, lehengo urtea bigarren taldean aritutako bizpahiru jokalari ere gehitu dira taldera.
Hori horrela, indartsu aterako dira gaur zelaira.
Emakumezkoen Euskal Liga, hilaren 26tik aurrera
Beste partidu batzuk ere izango dira gaur, Añorgan, Rezola Triangeluarrean. Emakumezkoen taldeak jokatuko du bertan; eguerdiko 13:00etan Oriokoren kontra ariko da, eta 14:00etan, Añorgaren kontra. Asteazkenean, berriz, lagun arteko bat jokatuko du Gasteizen, eta gaur zortzi, beste triangeluar bat, Mariño eta Oiartzunen aurka.
Emakumezkoen Euskal Liga, berriz, hilaren 26an hasiko da.